BESTELAKOAK

Bihartik aurrera, “Getxomagik” jaialdia

Bihar, uztailak 12, Getxomagik Magia Jaialdia abiatuko da Getxoko auzo guztietan. Lau egunez, ilusionismoa barreiatuko da herrian, formatu anitzeko magia ikuskizun, saio eta tailerren bidez.

Magipoteoa kaleko saio ibiltarien eskutik hasiko da jaialdia hilaren 12an. Algortako (18:00-19:00) eta Romo-Areetako (19:30-20:30) ostalaritza guneetan jardungo dira magoak, publikotik oso gertu. Biharamunean, ostiralean, 6 urtetik gorako haurrentzako tailerrak izango dira Algortako Kultur Etxean.
Larunbatean, uztailaren 14an, haurrentzako tailerrak izango dira Romo Kultur Etxean, eta arratsaldean, Areetako Geltokia plazan, Saloon ikuskizuna programatu da. Egun horretan ere, jaialdiko ekitaldi nagusia izango da Romo Kultur Etxean, 21:00etan. Bertan, lau mago arituko dira eta umore-magia, mentalismoa, txinatar, itzalak, ilusio handiak eta xaboi-burbuilak ikusteko aukera egongo da.

Azken egunean, hiru ekitaldi izango dira Andra Marin. Goizean, 12:30ean, Magipoteo saioa; arratsaldean, haurrentzako magia tailerrak hasiko dira 17:30ean eta, azkenik, Magia potagiak ikuskizuna izango da Malakate plazan.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button