LITERATURA

Bihartik aurrera, “Apirilean, literatura” izeneko programa, Donostian

Bihar abiatuko da Ernest Lluch Kultur Etxean, Apirilean, literatura programaren IV. edizioa. Ohi den bezala, liburu aurkezpenak, antzerkia, hitzaldiak, ipuin kontalariak eta solasaldiak ondu dira.

Bihar bertan, Juan Velazquez egilearekin solasean arituko dira bertaratuko direnak. Bere azken obra, Hombres sin suerte izenekoa da. Ostegunean euskal idazleak izango dira protagonistak, eta Danele Sarriugarte eta Kattalin Miner bilduko dira lehenak argitaraturiko Azala erre lanaz berba egiteko.
Thomas Canet argazkilariak Criptogramas izeneko erakusketa abiaraziko du ostiralean, eta hori dela eta, solasaldia eta kontzertu bat programatu da.

Datorren asteko ostegunean, hilak 19, segida izango du zikloak. Xabier Mendiguren & Morau bikoteak Zu entzuteko gaude liburuaren aurkezpena egingo du. Liburua Mendigurenek argitaratu berri du eta Andoni Tolosa Morau abeslariarekin hitz egingo du hari buruz. Musikariak Egunsentiak alperrentzat disko berriko hainbat kanta ere joko ditu.

Hau eta beste asko, Donostiako Apirilean, literatura izeneko programaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button