IKUS-ENTZUN

Bihar "Nontzefilmak gaua" izango da FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoan

Nontzefilmak Nontzeberri.com webguneak antolatu ohi duen Internet bidezko Zinemako eta Animazioko Film Laburren lehiaketa da. Bihar egingo den Nontzefilmak gau horretan, epaimahaiak aukeratu dituen filmak erakutsi ez ezik, irabazleak nortzuk diren ere iragarriko da. Horrekin batera, sari banaketa ere egingo da.

Epaimahaikideek orotara 27 film aukeratu dituzte: zineman 11, horietatik 8 euskaldun; eta animazioan 16, horietatik 6 euskaldun. Beraz, 27 lan horietatik 14 euskal zinemagileenak izan dira.

Hona hemen epaimahaikideen izenak: Zinema atalean, Ines Intxausti, ZINEBIko idazkari nagusia eta Kepa Sojo, film laburren zuzendaria; Animazio atalean, berriz, Pernan Goñi, artista, eta Begoña Vicario, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea eta animaziozko zinemako zuzendaria eta Goya sari baten irabazlea.

ANIMAZIOA

Basado en hecho reales Carlos Tobes Martinez
Bikiak Logela
El Fantástico Mundo de Fantástico Morales Jossie Malis
El Mayordomo Juan Arribas Torrego
El pintor de los cielos Jorge Morais Valle
Enajenados Luciana Digiglio
(Ez du izenbururik) Zuriñe Madrid Barbero
Gestación Agraria Jon Manterola
Hitzak Mikel Calvo Abárzuza
KABOOM! Esther González Gómez
Knives-knives Maksim Lushchyk
La pérdida del juicio Maria Manero Muro
Painted by kids Javier Vicente y Susana Fernández
Tabaco Western Pablo Polledri
Umbral placebo Paris David Escandón Saavedra
Velocidad Luz Jorge Carrera Necoechea

ZINEMA

Barcelona Venecia David Muñoz Palomares
Elisabeta Iñaki Reyna Mendizabal
El ataque de las naranjas homófobas Pablo Isidro Cantero
El Fin Adán Pichardo Suárez
El hombre que olía a pedo J. Prida / T. Prida
En la biblioteca Julio Mazarico
La chica Tripolar Ciro Izurrategui
Lost (Perdido) Alberto Dorado
Marinel itsua eta itsasneskak Josu Arteaga
Mozkor Politikoa Javi Alonso Arroyo
Quiero estar el resto de mi vida contigo Manuela Moreno

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu