BESTELAKOAK

Ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko xedez

Euskaltzaindiak, Mintzolaren eskutik, ahozkotasunaren alorrean ikerketa sustatzeko bi deialdi berri egin ditu: lehenengoan, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko zazpi gradu- eta master-amaierako lan sarituko dira (bakoitza 1.500 eurorekin); bigarrenean, aldiz, ikerketa-lan monografikoak hartuko dira kontuan eta hiru sari banatuko dira, bakoitza 3.000 eurokoa.

2022ko urtarriletik, eta askotariko eragileen babesa tarteko dela, Euskaltzaindiak abian dauka Mintzola egitasmoa. Egitasmoaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Honela, ikerketan, ezagutzaren transferentzian, prestakuntzan eta sustapenean jarduten du Mintzolak.

Hortaz, gradu- eta master-amaierako lanei dagokionez, deialdira aurkeztu daitezkeen egitasmoak 2022-2023 ikasturtean defendatuko diren lanenak izango dira. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea martxoaren 31ra artekoa izango da.

Ikerketa-lanei dagokionez, deialdi honetan ikerketa-lan monografikoen proiektuak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuz. Lanen proiektuak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea apirilaren 30era artekoa izango da.

Jakingarri guztiak atari honetan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button