LITERATURA

Bihar hasiko da “Literaktum” jaialdia, Donostian

Biharko egunean hasita eta maiatzaren 16 bitartean, Donostian, Literaktum jaialdia egingo da idazle askoren parte hartzearekin: Cees Nooteboom, María Dueñas, Almudena Grandes, Martín Caparrós,  Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, Ramon Saizarbitoria, Patxi Zubizarreta…

Donostia Kulturako kultur etxe eta liburutegiek, San Telmo Museoak, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta DSS2016-k hiri osora hedatuko dute jaialdia 11 egunetan, “literaturaz hainbat ikuspegitatik eta formatu desberdinetan gozatzeko” formularekin.

Hainbat ekimen burutuko dira egunotan. Nabarmentzeko bat hauxe: Liburu Lurraldea, liburu dendetan egingo diren jardueren programa. Bertatik, Jorge Carrion, Unai Elorriaga, Samanta Schweblin, Markel Ormazabal eta Oier Gonzalez pasatuko dira.

Bihar ere ekimen interesgarri bat egongo da, izan ere Gipuzkoako Liburudenden Elkartearen Zilarrezko Euskadi Sariak banatuko dira. Aurten, Parinoush Saniee iraniarra eta Danele Sarriugarte elgoibartarra izan dira irabazleak. Haien arteko solasaldia izango da Literaktum 15-eko abiapuntua maiatzaren 5ean.

Jaialdiak, literaturaren aniztasunaz gozatzeko, hemen ikus dezakezuen programazioa ondu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button