MUSIKA

Bihar hasiko da Hondarribia Blues Jaialdia

Uztailaren 14an, Hondarribia Blues Jaialdiari hasiera emateko Chicagoko Bluesaren egungo handienetako bat etorriko da: Lurrie Bell handia. Baina uztailaren 17ra bitartean makina bat musikarik hartuko dute parte Hondarribia Blues Jaialdian.

Lehen egun horretan, Carey Bell aho-soinuaren handiaren semea den Lurrie Bellekin batera honakoak arituko dira: Willie Hayes baterian, Melvin Smith baxuan eta Roosevelt Porifoy teklatuan.
Bigarren egunean, Sweet Marta & The Blues Workers, Shemekia Copeland eta Eric Slim Zahl & The South West Swingers taldeak igoko dira oholtzara.

Larunbatean kontzerturik gogoangarria izango da; Henry Gray musikari eskarmentudunak egingo duena. Hondarribiko blues elkarteak Henry Gray, piano jolea sarituko du blusean egin duen ibilbidea eskertuz. Gray-k , Louisianan 1925ean jaio eta bizirik dirauen blues mitoak, azkeneko hirurogeita hamar urteetan Muddy Waters, Howlin’ Wolf, Billy Boy Arnold eta Rolling Stones moduko artistekin jo du.

Igandean, besteak beste, Big Mama Montse & Tòfol Martínez, No More Blues eta Deitra Farr & Raphael Wressnig’s Soul Gift Feat arituko dira.

Egunez eguneko programazioa eta bestelako xehetasunak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button