MUSIKA

Bihar hasiko da EHZ jaialdiaren 20. edizioa

EHZ (Euskal Herria Zuzenean) jaialdiaren 20. edizioa bihar hasiko da, Lekornen, eta asteburu osoa iraungo du, igandera arte. Ohi bezala, askotariko estilo eta jatorrietako taldeak bilduko ditu jaialdiak.

Hala, jaialdian joko duten taldeen artean, hauexek nabarmenduko ditugu: Jazz, funk eta hip hop erritmoak uztartzen dituen Deluxe frantziarrak; Jim Jones Revue britainiarren jarraipena den Jim Jones & The Righteous Mind rock-and-roll banda; Woods psych-folk talde estatubatuarra; The Coup banda hip-hop estatubatuarra; Massilia Sound System reggae banda frantsesa…

Azpimarragarria da Skip & Die etno-elektro-pop taldearen partaidetza;  Cosmic Serpents lana aurkeztuko dute. Jaialdiaren antolatzaileen arabera, “talde explosibo berria da, Catarina Aimée Dahms ,Hego-Afrikako kantari eta artista eta Jori Collignon herbeerar musikariak sorturik. Konplexurik gabe, muga ezberdinak nahasiko dituzte, bass, hip-hop, elektronikoa, rock-a, baile funk-a, cumbia eta pop musika estiloen artean”.

Euskal ordezkarien harira, Anestesiak Zirkulutik Espiralera lan berria aurkeztuko du, eta Joseba B. Lenoir bere gang berriarekin arituko da oholtzan, zeinak Willis Drummond eta Napoka Iria taldeko musikariak biltzen dituen.

Egitarauari lotutako xehetasun guztiak: ehz-festibala.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button