MUSIKA

Nafarroako Kultur programak bere denboraldiari amaiera emango dio

Uda osoan, ekainaren 24tik irailaren 10era arte, Nafarroako hainbat herri bisitatu ditu Kultur ekimenak, eta hala, asteburu honetan Kultur programa musikal eta eszenikoak bere denboraldiari amaiera emango dio Altsasun, Orreagan, Urroz-Villan eta Ribaforadan egingo diren musika eta kultur ekitaldiekin.

Jaialdiak Nafarroako 41 herri eta kokagunetan, eskaintza kultural oparo eskaini du, eta jazzaren, rockaren, flamenkoaren, musika klasikoaren, folkaren, countryaren, poparen eta bestelako musika estiloen proposamen ugarirekin gozatu ahal izan du publikoak. Gainera, nafar jatorriko talde eta artistek hogeita hamar ikuskizun eskaini dituzte, eta Bertizko Lorategi Historiko-Artistikoak erakusketa eta ekitaldi performatiboa/parte-hartzailea hibridatzen dituen proposamen bat ere atondu zen, uztailean eta abuztuan bisitatu dena

Baina diogun moduan asteburu honetan izango dira azken ekitaldiak. Irailaren 8an, ostirala, 20:00etan, Altsasuko Foruen plazan, Miguel Talavera & The Sultans of Swing Band taldearen kontzertua izango da. Hurrengo egunean, irailaren 9an, larunbata, Orreagako Itzandegiko Erdi Aroko eraikinean In Tempore Abesbatza koru musika garaikidean espezializatutako bandaren kontzertua izango da 19:00etan. Eta 20:30etan Urroz-Villako El Ferial plazan, The Soulbraker Company taldearen egungo rock psikodelikoa entzun ahal izango da.
Programazioari amaiera emateko, Lemon y Tal musika taldeak kontzertua eskainiko du Ribaforadako Zaldun Tenplarioen kalean, irailaren 10ean, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button