BESTELAKOAK

Bihar hasiko da “Auzoz-Auzo” zikloa, Bilbon

Musika klasikoaren kontzertuak, ipuin-kontalariak, umeentzako tailerrak eta kontzertu didaktikoak, familientzako kontzertuak, hitzaldiak eta monologoak dira aurtengo Auzoz-Auzo programarako Bilbao 700 Fundazioak programatutako jarduerak.

Aurten ere Auzoz-Auzo kontzertuen programa antolatu da Bilboko Euskalduna jauregian martxoaren 1, 2, 3 eta 4an izango den Musika-Música jaialdiaren atariko moduan. Auzoz-Auzo programarekin musika klasikoa (gerren arteko aldiko (1914-1945) musikagileak, Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius edo Falla, besteak beste) entzungai izango da Bilboko barruti guztietan ere.

Datozen egunotan izango diren jardueren artean kontzertuak, ipuin-kontalariak zuzeneko musikarekin, umeentzako tailerrak, kontzertu didaktikoak, familientzako kontzertuak, hitzaldiak eta monologoak programatu dira.
Ekimen honen bidez, Bilbao 700 Fundazioak era guztietako musika klasikoa eramango du hil honetan Casilda Andrearen Parkeko pergolara, Deustuko Unibertsitatera, Bidebarrietako Liburutegira edo Erruki Etxera, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button