BESTELAKOAK

Bihar Euskal Herriko I. Elektrotxaranga topaketa

Aurten, munduaren historian lehenengo aldiz, Euskal Herriko elektrotxarangak batu egingo dira jaialdi handi, musikari, ibiltari eta kaletarra egiteko. Ikuskizun mundiala Bermeoko jaietan izango da, bihar, irailaren 6an.

Gasteizko Ttek kultur elkartea eta Bermeoko txosnak ari dira elkarlanean topaketa antolatzen,  Euskal Herriko beste hainbat elektrotxarangarekin batera.

Antolatzaileek adierazi dutenez, “Bermeoko txosnek demostratu gura dugu herrirako egiten dugula jai. Euskal herri gehienetan bezala, txosnek eta herri mugimenduek egiten diote ekarpen handiena herriko jaiei. Gutxitan baloratzen da, batzuetan trabatu ere bai. Eta merezi dugu, denok, herritarrok, gure denbora librea eta ahalegina dedikatzen dugunok, jai handi bat, erraldoi bat, kapaz garenaren demostrazio eder bat, notizietan agertzeko modukoa. Lehendabiziko aldiz, Euskal Herriko elektrotxarangak batu egingo gara, elkar ezagutzeko, eta dakiguna egiteko: kaleak agertoki bihurtzea. “

Egun osoko topaketa izango da eta zertzelada batzuk aurreratu dituzte antolatzaileek: gutxienez sei elektrotxaranga batuko dira jaialdian, eta zortzi plazatan joko dituzte. “Eguerdian, poteoa egingo dugu Orkresta elektrotxarangarekin, kale-musikariak eta herritarrak, denok bat eginda eta nahastuta, elkar ezagutu eta giroa berotzen hasteko”.
Herri bazkaria ere ez da faltako. Elektrotxarangen Topaketari bukaera ikusgarria emateko txosna ingurura bilduko dira gero, eta parranda amaiezina izango da!

Informazioa hemen topatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button