BESTELAKOAK

Bihar “Blogak testutik harago” jardunaldia, Bilboko Euskararen Etxean

Blogak testuaz harago lelopean burutuko den jardunaldiaren xedea blogetan gertatutako azken nobedade eta azken joeren gaineko hausnarketa egitea da, tartean, podcast-ak, visual-thinking komunikazio balibaidea edo bideoaren zabalkunde masiboa aztertuko dira.

Horretarako hainbat hizlari bilduko dira Euskararen Etxean, Bilbon, bihar, apirilak 4: Tania Arriaga EHUko irakaslea, Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castilla TaZebaEz Kolektiboko kideak, Gorka Bereziartua Argia-ko kazetaria, Hedoi Etxarte Katakrak guneko kidea, eta Imanol Epelde bideo-blogari eta irakaslea.

Jardunaldia 15:30en hasiko da, komunikazioan aditua den Ioar Oteizaren gidaritzapean. Oteizak berak hasiko du ekitaldia Blogak, sare sozialak eta tendentzia berriak izenburuko sarrerarekin.

Jarraian gainerako hizlarien txanda etorriko da. Jardunaldia hiru ataletan bananduko da. Lehenengo zatian, Tania Arriaga EHUko irakaslea Podcast-aren inguruan arituko da bere esperientzia pertsonaletik abiatuta. TaZebaEz Kolektiboko kide Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castillak, berriz, hizkuntza eta komunikazio esparruetan sekulako arrakasta jasotzen ari den Visual Thinking tresna izango dute hizpide.

Bigarren zatian, Argia komunikazio-proiektuko kazetari Gorka Bereziartua Creative Commons lizentziaren inguruan arituko da.  Hirugarren zatian, Katakrak egitasmoko kide Hedoi Etxartek proiektu horren webgunea izango du berbagai.
Imanol Epelde bideo-blogari zarauztarrak parte hartuko du hirugarren atalean.

Azkenik, Blogetan saridunak iragarriko dira, eta sari-banaketa egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button