BERTSOTAN

Bihar Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztuko dute

Bihar bertan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztuko da Bilboko Alondegian. Hemendik aurrera garatuko den txapelketa honen gaineko xehetasunak bihar bertan emango dituzte Bilbon bilduko diren antolatzaileek eta bertsoaren lagunek.

Bertan izango dira Asier Ibaibarriaga Bizkaiako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Miren Dobaran Foru Aldundiko ordezkaria, Gorka Martinez BBK-ko ordezkaria eta Maddi Ibaibarriaga antolakuntzako komunikazio arduraduna.  

Esan digutenez, prentsaurrekoarekin ez da dena amaituko, izan ere, arratsaldean Durangoko Kafe Antzokian, aurkezpen festa izango da, 19:00etan. Hor, txapelketari lagungarri izango zaizkion musika, bideoklipa eta saio bereziak ere iragarriko ditu antolakuntzak. Udazkeneko sasoi honetan, 30 bertsolarik ekingo diote lehen faseari eta orain bi urteko txapelduna eta finalistak finalaurrean sartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button