ESZENA

Bihar, “3, 2, 1”, forma eszeniko berrien nazioarteko topaketa

Azkuna Zentroak 3, 2, 1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketaren azken edizioa izan daitekeenaren barruko zenbait proposamen aurkeztu zuen atzo.

Bihartik aurrera, maiatzaren 27tik maiatzaren 30era arte, antzerki berria, dantza eta bere forma ugariak, ekintza eta performanceak, eta erakusketa bereziak  izango dira topaketaren ardatzak.

Berez, topaketa bat da burutu nahi dena, nazioarteko foroa, izan ere egitasmo honek muga geografikoak, artistikoak eta formalak gainditzeko asmoa du. Jardunaldien gakoa esperimentazioan datza. “Diziplina askoren hibridazioa, (…) sormenezko ideiarekin hasi eta ikusleenganako transmisioraino edo kolaborazio prozesu aberatseraino, 3, 2, 1 berritasun guztien topaketa da”, azaldu zuen Fernando Perez programazio arduradunak.

Aurten 3, 2, 1 topaketak arreta bereziz hartuko ditu soinua eta parte hartzeko proposamenak. Eta hala erakutsi zen atzokoan, erakusketa berezien abiapuntua izan baitzen, eta guztiak ikusgarriak, soinua (batzuetan hipnotikoan) oinarria delarik.
Baina bada besterik. Lan guztien artean, atzoko prentsaurrekoan Elssie Ansareo (Euskal Herria / Mexiko) 321 modu hirubibat esateko izeneko lana nabarmendu zuten antolatzaileek, eta hortxe ikusi ahal izan genituen emaitzak, ehunka argazki ikusgarri.

Aurten herri askotako artistek hartuko dute parte, eta hemengo konpainiekin batera, Erresuma Batua, Herbehereak, Suitza, Frantzia, Italia, Portugal edo Alemania izango dira herri gonbidatuak.

Lan horiek zertan diren eta noiz eszenaratuko diren jakiteko, Azkuna Zentroaren programazioa begiratzea duzue onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button