BERTSOTAN

Bigarren faseko lehen asteburua Nafarroakoan

Nafarroako taldekako txapelketak bigarren faseari ekin dio asteburuan, Iruñean, Ituren eta Etxarrin jokatu diren hiru saiorekin.
Horietan berriro ere entzule mordoa eta giro ona izan dira ezaugarri nagusiak. Saioen emaitzari dagokionez, Lesakako Rimak Exkaxkok, Oronoz-Malerrekako Erauntsik eta Etxarriko Bilixkorrikok beren saioak irabaztea lortu zuten.

Hala, ostiralean, Iruñeko Iruñazarra ostatuan 100 bertsozale elkartu ziren etxeko Bertze Maldikoak eta Rimak Exkaxko taldeen arteko saioa entzutera. Azkenean, Bardoak 2012ko beste taldeetako lau ordezkarien eta entzuleen botoek hala erabakita, jokoan zegoen puntua Lesakara joan zen.

Iturenen, Erauntsi eta Leitzaundi taldeen arteko saioa zegoen. Oso pareko ibili ziren bi taldeak, baina norbaitek eraman behar zuen jokoan zegoen puntua, eta azkenean etxekoen aldekoa izan zen erabakia.

Asteburuko saiorik jendetsuena Etxarrin izan zen. Larunbatean Etxarriko gaztetxean 140 lagun inguru elkartu ziren Bilixkorriko eta Barañaingo Beteranoen arteko saioa entzutera. Giro bikaina lagun, bi taldeek saio polita eskaini zuten eta hemen ere saioa etxekoek eraman zuten.

Bardoak 2012ko bigarren fasea martxoaren 17 eta 18an amaituko da, egun horietan jokatuko baitira bueltako saioak. Hurrengo asteburuko saio horietatik martxoaren 31n Leitzako pilotalekuan egingo den finalean arituko diren hiru taldeak aterako dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button