IKUS-ENTZUN

“Bienvenido, Mr. Marshall” pantailaratuko dute Donostiako Cristina Enea parkean

Gaur, Cristina Enea parkean, 22:30etik aurrera, Bienvenido, Mr. Marshall (Luis Garcia Berlanga, Espainia, 1953) filma pantailaratuko dute, Zinema Parkean: Inbasioa zikloaren baitan.

Tabakaleraren arabera, “Villar del río, Espainiako herrixka bat, diplomatiko iparramerikar talde bati harrera egiteko prestatzen ari da. Alkatea, apaiza eta herriko bizilaguneak Marshall planaren laguntza ekonomikoren bat jasotzeko asmoz komitiba Yankia txunditu nahi dute. Etorkizun hobea dute ametsa, baina, zer egin euren dolarrak eskuratzeko? Nola utzi amerikarren “inbaditu” zaitzaten?”.

Espainiako zineak eman duen film onenetarikoa da Berlangaren komedia hau. Cannesko zinema jaialdian komedia onenari ematen zaion saria eta gidoiari aipamen berezia jaso zituen. Filma sasoi hartako Espainiako gizartearen kritika azidoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button