IKUS-ENTZUN

“BIdeOtik” programaren hirugarren edizioa, Azkuna Zentroan

Ikus-entzunezko bestelako narratibak erakustea da Azkuna Zentroak abiarazi duen BIdeOtik programaren helburua. Edizio honetan, bideoa bitartekaritza erreminta gisa erabiltzen da eta beste agente kulturalen laguntza izango du.

Programa urtarrilaren 24an hasi eta abenduaren 19ra arte luzatuko da. Azkuna Zentroaren arabera, “programa honen bidez, agerian jarri nahi da, gure inguruan, estatuan eta nazioarte osoan sortu eta egin diren bideo-sorkuntzako lanak eta proiektuak, arte, sorkuntza eta kultura arlotik datozen eta ikus-entzunezko hizkuntza modu pertsonal, intimista eta hurbilagoan darabilten pertsonek egindakoak”.

Aurten, berrikuntza gisa, saio bat Azkuna Zentroko atariko pantailan egingo da. Gune horretan dabilen jendeari eta erabiltzaileei BIdeOtik zikloaren programazioa hurbiltzea da helburua. Horretarako, Bordelen bizi den Libanoko Stephane Abboud artista gonbidatuko da eta L´autre (Bestea) ikus-entzunezko pieza aurkeztuko du.
Aurten ere EHU eta Tartanga LHIIko lanen erakusketa saioa egingo da, bideo-errealizatzaile gazteen sorkuntza-lanak ikusleei hurbiltzeko.

Ibilbideak atala ere antolatu da eta egile batek ibilbide bat egiten du bere filmografian barrena. Txuspo Poyo artista izango da sekzio horretako komisarioa.

Bideoen proiekzioak noiz izango diren jakiteko, begiratu programazioa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button