BESTELAKOAK

Galdeketaun Lehiaketaren II. edizioa martxan da

Bilboko Udalak, Notzeberri.com atari kulturalaren laguntzarekin batera, Galdeketaun lehiaketaren bigarren edizioa jarri du abian, gazteek euren mugikorretan euskaraz jardun eta jolas dezaten. Lehiaketak azaroaren 25etik urtarrilaren 25era iraungo du. Gaur bertan aurkeztuko dugu.

12-17 urteko Bilboko gazteei zuzendutako lehiaketa honetan, Bilbori eta Bizkaiari buruzko test motako (galdera eta erantzuna) zenbait itaun daude; bertan kultura, kirola, artea, geografia, Bilbo bera eta Athletic-en inguruko galderak izango dira, besteak beste.
Parte-hartzaileak ahalik eta punturik gehien lortu behar ditu. Zenbat-nahi aldiz olgetako aukera ematen du hilabete bi iraungo duen lehiaketak, azaroaren 25etik urtarrilaren 25era.
Puntuazio altuena lortzen duena sarituko da, baina horrez gain, bestelako  sariak ere zozkatuko dira bertan parte hartzeagatik eta baita lehenengo hamarren artean geratzeagatik ere. Hortaz, edonor izan daiteke saridun.

Jokoa “Google Play Store” aplikazio-dendatik jaitsi ahal izango da. Lehiatzen hasi aurretik, parte-hartzaileek erabiltzaile izena, telefonoa eta adina bakarrik adierazi behar dituzte erregistratzeko. Telefono-zenbakia izenari lotua izango da, eta hortaz, ezingo dute jolastu erabiltzaile batek baino gehiagok telefono-zenbaki berberarekin.

Joan den urtean, ia ehun jokalari ibili ziren norgehiagoka interesgarri honetan, baina harrigarriagoa da 4000 bider baino gehiago jolastu zutela.
Lehiaketari buruzko informazioa guztia eta APP-a deskargatzeko esteka www.galdeketaun.biz  webgunean aurkitu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button