IKUS-ENTZUN

“Bideoaldia” ekimenaren beste edizio bat, Donostian

XXVII. Bideoaldia gaur, ekainak 26, egingo da Antzoki Zaharrean. Guztira, 14 lan proiektatuko dira. Filmak 18:00etan eta 20:00etan pantailaratuko dira.

Larrotxene Kultur Etxeak, Donostia Kulturako zentroak, Bideoaldia antolatu zuen aspaldian zine eta bideo ikastaroetako emaitza oparoak ezagutarazteko. 27 urte hauetan guztietan 400 produkzio inguru ekoitzi dira.

Gaurkoan, Larrotxeneko ikastaroetan egindako 11 produkzio eta 3 koprodukzio izango dira. Fikzioa da genero nagusia, baina aurten, euskarazko dokumentalgintza ikastaroan egindako 4 dokumental aurkeztuko dira.

Programazioa ikusi nahi baduzue,  begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button