MUSIKA

“Bidehuts gaua” hartuko du Gernikako Astra eraikinak larunbatean

Bidehuts plataforma osatzen duten hainbat taldek emanaldi berezia egingo dute larunbatean,  Gernikako Astra eraikinean, 21:00etatik aurrera, bIDEhUTS gaua Gernikan lelopean. Kolektiboak jakinarazi duenez, “bertaratzen denak jakin beza kontzertu berezi honetaz gozatzeaz gain, bIDEhUTSen sostengurako ekintza solidario bat dela”.

Musikari dagokionez, Bidehuts kolektiboko bandak nahastuta agertuko dira agertokian: Audience, Mursego, Nire, Sacco, Anari eta MMátarrak. Horrekin batera, Bidehutseko kide diren hainbat taldetako musikariak ere agertuko dira oholtzan, kontzertuen ostean, gainera, diskoak jartzen ibiliko dira.

Bidehutsek antzeko ekitaldi bat ondu zuen iazko abenduan, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean,Mirailak bilduma aurkezteko. Disko horretan kolektibo kide diren taldeek haien arteko bertsioak egingo zituzten, alegia, “berrirakurketa gurutzatuak”.

Bilduma hori, hain justu, larunbateko sarrerarekin batera bananduko dute, Gernikan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button