BESTELAKOAK

Bidebarrieta Kulturguneko “Café Voltaire” programa berriaren lehen saioan, emakumeen aldaketa xede

Eguneroko gaiei buruz eztabaida lasairako lekua eman nahi dion egitasmo berria inauguratuko da gaur, urriak 16, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Lehengo topaketa honetan, emakumeak izango dira ardatz, Emakumeen aldaketa izenburupean ondu den saioan.

Hala, diskriminazioaren eta berdintasun faltaren sustraiak gogora ekarriko dituzte eta horiei buruz eztabaidatzeko gakoak ematen saiatuko dira, beti ere historia eta oroimena uztartuko dituen ikuspegitik, “baina ez bakarrik horrenbeste edo bakarrik, aurtengo gertakariei dagokienez”, antolatzaileen esanetan.

Iñaki Esteban kazetariak gidatuko duen lehenengo eztabaida saioko gonbidatuak hortaz, Maria Silvestre, Emakundeko zuzendari ohia eta Politika eta Gizarte Zientzietan doktorea Deustuko Unibertsitatean; Garbiñe Biurrun, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Areto Sozialeko Presidentea eta Magistratua; eta Maribel Salas aktorea izango dira.

Ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, aretoko edukiera bete arte. Hala ere, streaming bidez jarraitu ahal izango da, kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Programa berriak filosofo frantses ezagunetik hartzen du izena, “ilustrazioan ideien eta iritzien trukaketak izan zuen eraginari buruzko ezinbesteko erreferentzia”, antolatzaileen arabera. Hartara, eta filosofia horrekin bate eginez, “(solasaldia ) ikus-entzuleentzat gai eta ikuspegi berriak aurkitzeko gai izan dadin, ezinbestekoa da jakituria eta esperientzia duten pertsonak izatea”.

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da, eta  Café Voltaire programaren xedea, egunerokotasunarekin, pertsonen ardurekin, erlazionatutako gaiak ez ezik, “ondo informatuta, lasai, edukazioz, argumentatuta, zaratatik urrun eta solasaren plazera errebindikatuz”, eztabaida lasairako lekua eman nahi dion egitasmoa berria, liburutegiek euren barruan duten liburuaren kulturatik bereizi ezina.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button