ESZENA

Bidean da Zestoako Antzerki Astea

Atzo jarri zen abian Zestoako Antzerki Astea, uztailaren 3ra bitartean luzatuko dena eta antzezlanak, irratsaioak, eta akzio poetikoak bilduko dituena.

Inaugurazio egunean, beste kontu askoren artean Kamikaz kolektiboaren Matriuska antzezlana oholtzaratu zen.
Gaurko programan irratsaioak, akzio poetikoa, eta Elur Etxea konpainiaren Esnatu naiz antzezlana (22:30ean) ikusteko aukera egongo da.

Biharko egitarauan, irratsaio eta akzio poetikoez gain, 22:30ean, Panpina antzezlana Kamikaz kolektiboaren eskutik programatu da Zestoan.
Azkenik, uztailaren 3an, irratsaioak eta akzio poetikoen ostean, 22:30ean Satiro antzezlana Xanti Agirrezabal aktorearekin.

Zestoako Udalak dauka, zehatz-mehatz, programazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button