IKUS-ENTZUN

“Zine Txiroa” Oreretan

Ekainaren 9an, 19:30ean, Elige siempre cara (Alfonso Cortes-Cavanillas, 2010) bideo emanaldia egongo da Oreretako Mikelazulo kultur elkartean. Ondoren solasaldia ere antolatuta dago dokumentalaren protagonista den Mikel Martinekin.

Elige siempre cara dokumentalak egunero GIBarekin bizitzea nolakoa den kontatzen digu lehen pertsonan, naturaltasunez eta modu argian. Pedro eta Juan elkarrekin 20 urtez daraman bikotea da, normaltasunez bizi ahal izateko borrokan; batak GIBa dauka eta besteak ez. Mikel 95ean kutsatu zen, gaixotasunaren inguruan ezer ez genekienean. Salva, birusa konplexurik gabe onartzen duen gaztea da. Teresaren esanetan (1998tik kutsatua), “informazioa ematen jarraitu behar dugu jendea erlaxatu egin baita”.

Hauek dira lan honen protagonistetako batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button