LITERATURA

Bidean da literatura-sorkuntzako XXIII. Igartza beka

Idazle berrientzat, Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, XXIII. Igartza beka abian jarri du. Aurtengo ekainaren 30a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna. Bekaren zenbatekoa 6.000 eurokoa da.

Parte hartu nahi baduzue, adi honako baldintzei: 35 urte bete gabe izatea; aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea; aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea; narratibako lanak izatea: eleberria  edo ipuin-bildumak; eta lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izango dira.

Lanei dagozkien betebeharrak eta bidali beharreko kontu guztiak hauek dituzue: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, liburuaren edukia (75 bat orrialde gutxienez), estiloa, etab; idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; eta egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia

Orain dela egun batzuk argitaratu da Erika Elizariren Zendabalitz, 21. Igartza bekaren lan  irabazlea. Irati Goikoetxea 22.a dabil egiten, eta 23. deialdiko oinarri guzti guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button