MUSIKA

Akatz reggae eta ska bandak disko berria plazaratu du

Akatz bizkaitarrek Vuelta y vuelta izenburuko lana argitaratu dute, Madrilgo Liquidator Music diskoetxearen bitartez. Grabazio berriak askotariko kantuak biltzen ditu: rocksteady, ska…

Zortzikoteak soinu bikaina lortu du estudioan, izan ere, diskoaren lehengo kantutik nabaritzen da soinu eder hori, baina baita piezen kalitatea ere; esaterako, diskoa irekitzen duen Skarmentu Handiko Andra ska pieza instrumentala dantzagarria eta itsaskorra, jazz kutsuko haize konponketekin jantzia.

Diskoa Euridia estudioetan grabatu du Ibon Larruceak, eta  Roberto Sanchezek nahastu, Alone Ark Muzzik estudioan.

Grabazioan, rocksteady kutsuko doinuak ere biltzen dira, tartean, soul tankerako Vacio de ti balada. Finean, Bilboko zortzikoteak lan fina egin du laugarren disko honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button