IKUS-ENTZUN

"Bidaiari Dubi Dubi" bideo laburren lehiaketa

Duela zazpi urtetik hona, protagonisten bitartez, bidaia eta abentura handiekin erlazionatutako tailerrak, hitzaldiak, mundu osoko musika kontzertuak, proiekzioak eta erakusketak eramaten dituen Bidaiariaren txokoa programaren barruan sartzen da ekimen berri hau.
Lehiaketa 18 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta. Bideoen gehieneko iraupena hiru minutukoa izango da, eta bertan, bidaia bateko zenbait lekuren eta bidaia hori egin duten pertsonaren edo pertsonen irudiak jaso beharko ditu. Horrez gain, norberak sortutako edo egile eskubiderik ez duen musika ere izan beharko dute bideoek. Partaideek irudi horiek non dauden hartuta adierazi beharko dute, eta azken eszenan bideoaren egileak aipatuko dira.
Bideoaren artxiboak ez du 10 MB baino gehiago hartuko, eta mp4, 3gp, wma, avi edo mpg formatuan egon beharko da. Bideoak internet bitartez aurkeztu beharko dira, izen emate formularioa betez, honako helbidean. Lehiaketarako bideoak aurkezteko epea urriaren 1etik 15era bitartekoa izango da.

Epaimahaiaren erabakia urriaren 29an jakinaraziko da, eta sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 3an burutuko da, Begoñako udaltegian. Lehen sailkatuak, diplomaz gain, 600 euroko saria jasoko du; bigarrenak, 300 euro eta hirugarrenak, 3 eguneko egonaldia Landa Hotel batean.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button