BESTELAKOAK

Bidaiak argazki eta hitzen bitartez kontatu

Aurtengoa, Gasteiztarrak Arraun The World argazki-hizki lehiaketaren bosgarren edizioa da. Aurtengo udan, munduan zehar eginiko bidaiak argazki eta hitzen bitartez kontatu ahal izango dituzue ekainaren 21etik irailaren 21era bitartean. Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak Elkarteen Federazioak antolatutako lehiaketa horretara bidaliriko lan onenen egileek Durangoko Azokaz gozatzeko asteburu pasa kulturala irabaziko dute.

Parte hartzeko hogei argazkiz osaturiko sorta aurkeztu behar da eta argazki-sortari eta argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri. Horrekin batera, egindako bidaiaren azalpen laburra bidali behar da oihaneder@oihaneder.eus helbidera (1500-2000 karaktere).

Gazteen parte hartzea sustatzeko bi adin kategoria ezarri dira; 18-30 urte bitartekoena eta 30 urtetik gorakoena. Argazki-hizki lehiaketara aurkeztutako lanen artean lau argazki-sorta sarituko dira, 250 € sorta bakoitzeko. Kategoria bakoitzeko bi sari emango dira. Saritutako lanen egileek abenduan Durangoko Azokan asteburu  pasa irabaziko dute.

Udazkenean argazki-hizki lehiaketan saritutako lau argazki-sortekin erakusketa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean. Pantaila digital batean lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi ahal izango dira.

Informazio gehigarria, hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button