BESTELAKOAK

Salaketa eta gizarte-kritika

Artium, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Nobela grafikoa: salaketa eta gizarte-kritika liburu-erakusketa aurkeztu du.

Gerra, krisia, emakumeen eskubideak eta genero-kontuak dira jorratzen diren gai batzuk. Gelan bertan irakurtzeko moduan egongo diren 200 liburuez gaine, bisitariek nobela grafikoen zinemarako egokitzapenak, monografiak, orrialde batzuen panelak eta abar aurkituko dituzte. Bisitariek argitalpen horiei darien ingurugiroari, emakumeen eta haurren eskubideei, gerren biktimei, arrazakeriari eta immigrazioari, gizarte-babesari edota, besterik gabe eguneroko estresari buruzko ikuspegi kritikoa ikus dezakete.

Apalategietan 200 liburu baino gehiago daude eskura, tartean Skin Deep, Charles Burns-ena, Calle del Norte, Cazares eta Bergés-ena, Euro pesadilla, Aleix Saló-rena, Cuando el viento sopla, Raymond Briggs-ena, Toxic Planet, David Ratte-rena, 15M, voces de una revolución, Fuertes eta Clarey-rena, Mi madre era una mujer hermosa, Karlien de Villiers-ena, Saltar el muro, Maximilien Le Roy-rena dira, eta abar.

Bisitariak nobela grafikoen bertsioak ikusteko aukera izango du pelikulen bidez: Cuando el viento sopla, Jimmy T. Murakami-k zuzendua, 30 años de oscuridad, Manuel Martín-ena, Vals con Bashir, Ari Folman-ena, Chico y Rita, Fernando Trueba eta Javier Mariscalena, eta Arrugas, Ignacio Ferreras-ena, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button