ARTEA

Mugaz gaindiko artisten egonaldiak

Tabakalera, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Hendaiako NEKaTOENEa artisten egoitzak (CPIE littoral basque-ek ekimena)      Mugaz gaindiko artisten egonaldi proiektua aurkeztu berri dute, Abbadia inguruan bi astetako bi egonaldi egiteko asmoz.

Bada, erakundeek artista bana aukeratu dute, eta artista horiek, era berean, beste bi aritstarekin jarri dira harremanetan, egitasmo artistikoa garatzeko xedearekin.

Hala, bi egonaldi izango dira, eta lehenengoa hilaren 10ean hasi zen; bertan, Miriam Isasi ari da lanean, eta Isasik, halaber, Estibaliz Sadaba gonbidatu du lankidetzan aritzeko. Egonaldia ekainaren 29ra arte luzatuko da, eta gero, lantegi bat zuzenduko dute Tabakalerako Sukaldean, uztailaren 1tik 4ra.

Bigarren egonaldian, berriz, erakundeek hautatuko Olivier Marty artistak Marc Fontenelle gonbidatu du; egonaldi hori hilaren 30ean hasiko da eta uztailaren 13ra bitarte iraungo du. Horiek ere lantegia egingo dute Tabakaleran, uztailaren 17an eta 18an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button