BERTSOTAN

Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper Lehiaketa

Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatu du berriz Lazkao Txiki XXI. Bertsopaper lehiaketa eta honezkero lanak bidal daitezke.

Lehiaketa hiru mailatan banatutako da. Alde batetik, gaztetxoena, hauek Ordiziako azokak 500 urte gaiari buruzko bertsoak jarri beharko dituzte.
Hiru mailetan bertso idatzien neurria eta doinua librea izango da, baina gaietan dago aldea eta beste bi mailetakoentzat (gazte eta heldu) gaia librea izango da.
Lanak uztailaren 1erako bidali behar dira, eta sari banaketa bertako  Euskal Jaietan izango da, hots, irailaren 9an.

Sariak honakok izango dira, gaztetxoetan 200, 100 eta 50 euroko sariak banatuko dituzte; gazteetan 300, 200 eta 100 eurokoak; eta helduetan 500, 400 eta 300 eurokoak.

Betiko legez, maila bakoitzeko txapeldunek Lazkao Txikiren omenez egindako oroigarria ere jasoko dute.

Lehiaketari buruzko informazioa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button