ARTEA

“Bi Dos Two” erakusketa, Azkuna Zentroan

Apirilaren 8ra bitartean, eremuak programak ekoizturiko Bi Dos Two erakusketa Azkuna Zentroan izango da ikusgai.  Zenbait artistaren ekoizpen-lan berriak bildu ditu erakusketak, “jatorria edo eragin-eremua direla medio gure ingurune hurbilenarekin zerikusia duten artisten lanak”.

Erakusketan eskulturak, margolanak, marrazkiak, instalazioak, proiekzioak, soinu-lanak eta performanceak batuko dira, izan ere, helburua da “euskal testuinguru artistikoan gauzatutako zenbait jardun eta joera helaraztea jendarteari, horien harrera publikoa aktibatzea”.
Deialdian parte hartu duten artistak belaunaldi ezberdinetakoak dira eta oso interes diferenteetan oinarritu dute ibilbide artistikoa.
“Lanen aniztasuna eta ahalik eta proposamen gehien erakusteko aukera hartu dira kontuan horretarako, betiere eskura ditugun baliabideen arabera eta lan bakoitzaren idiosinkrasia errespetatuta”.

Bi Dos Two erakusketan parte hartuko duten artistak honakoak dira: Lorea Alfaro (Lizarra, 1982), Xare Alvarez Berakoetxea (Donostia, 1990), Malús Arbide (Donostia, 1958), Nadia Barkate (Bilbo, 1980), Leo Burge (Londres, 1991), Luis Candaudap Guinea (Bilbo, 1964), Mikel Eskauriaza (Bilbo, 1969), Julen Garcia Muela (Beasain, 1993), Oier Iruretagoiena Arregi (Errenteria, 1988), Sahatsa Jauregi Azkarate (Itaparica, Brasil, 1984), Claudia Rebeca Lorenzo (Logroño, 1988), Gabriele Muguruza Goenaga (Donostia, 1992), Leire Muñoz (Bilbo, 1983), Gerard Ortín Castellví (Bartzelona, 1988), Jon Otamendi (Getxo, 1978), Damaris Pan (Mallabia, 1983), Manu Uranga (Zumaia, 1980).

Beste aldetik, performanceetan eta bestelako ekimenetan honako artistek jardungo dute: Ion Munduate (Irun, 1969), Jorge Núñez de la Visitación (Santurtzi, 1983), Saioa Olmo Alonso (Bilbo, 1976), Beatriz Setién (Donostia, 1980), Camila Téllez (Santiago, Txile, 1982), Amaia Urra (Donostia, 1974).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button