BERTSOTAN

Irungo Kabigorriko “Bertso-Gauak” martxan dira, berriz

Pandemiak ekarritako egoera dela eta, martxoko itxialditik ez da Kabigorriko Bertso-Gaurik egon, baina halarik ere bultzada bat eman nahi diote bertsoari, eta “osasun egoera alde ez badugu ere, 2020-2021 ikasturtea hastearekin batera bertso gauak antolatzen hasteko hautua egin dugu Kabigorrik eta Irunabarrek. Legeak eta segurtasun arauak aldatu bitartean, aforo mugatua izanen dute saioek. Gehienez 40 pertsona sartu ahal izanen da saio bakoitzeko.”

Hortaz, lehen saioa gaur, urriaren 8an, egingo da, 19:30etik aurrera. Kantuan, Odei Barroso Gomila, Izarne Zelaia Arratibel, Iker Altuna eta Maddi Sarasua Laskarai arituko dira. Gai-emaile lanetan Aitor Errazkin Vicente eta bertso-jarriekin Adrian Arruti Bernadet izango dira.

Behar bezala aritzeko guztion laguntza ezinbestekoa izango da, beraz, “errespeta ditzagun unean uneko eta tokian tokiko osasun neurriak. Horren baitan izango baita, hein handi batean, bertso-saioak antolatzen jarraitu ahal izatea edo ez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button