BERTSOTAN

“Bi arreba”, Berria egunkariaren 10. urteurrenean

Berria egunkariaren 10. urteurrena ospatzeko egiten ari diren ekitaldien harira, Andoni Egañak eta Xabier Lizasok Bi arreba izeneko emanaldia egingo dute ekainaren 20:00etan Areetako Andres Isasi Eskolan.

Musikari oriotarrak eta bertsolari zarauztarrak Chopin musikagilea eta Xenpelar bertsolaria bildu dituzte ikuskizunean, bi artista horien bizitzak islatzeko asmoz.

Izan ere, bi pertsonaien artean antzekotasun handiak daude: gazte zendu ziren biak, gaixotasunak jota; Estaturik gabeko nazioetakoak ziren; hizkuntza propioa zeukaten eta artista berritzaileak ziren, doinuari dagokionez.

Chopinen arreba Varsoviatik Parisera joan zen anaia zaintzera; Xenpelar, aldiz, ez zuen inork zaindu nahi, eritasun oso kutsakorra baitzuen, eta arreba ere handik gutxira hil zen gaixotasunaren ondorioz. Azken hilabete horiek ditu ardatz Bi arreba lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button