MUSIKA

Betunizer eta NIT taldeek Getarian joko dute

Ostegunean, Valentziako Betunizer eta Bartzelonako NIT taldeek Getariako gaztetxean joko dute. Lehenengoek, iaz argitaratutako Enciende Tu Lomo (BCore) izenburuko lana aurkeztuko dute; katalanek, berriz, Histèria hil honetan plazaratutako hirugarren diskoa ekarriko dute besapean. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

Betunizer talde nahiko ezaguna da gurean, hainbatetan jo baitu Euskal Herrian. Erritmo aldaketekin jositako post-hardcore dantzagarria jorratzen dute valentziarrek. Getariako gaztetxearen arabera, “(…) Bada, dagoeneko lau disko luze, ehunka zuzeneko -eta ikusi dituenak esango du zer den egurra banatzea-, erritmo aldaketak, groove zirtolaria, doinu dantzagarriak eta soinu ukabilkada”.

Bestalde, Bartzelonako NIT hirukoteak katalanez abesten du, eta melodia garratzekin jantzitako punk-rock zikina jotzen du. “Ostia txarrez txistukatutako punk emozional zakarra. Letra kritiko, bortitz baina zentzudunak apenas bi minutuko abesti itsaskor zoragarrietan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu