IKUS-ENTZUN

Bette Davis-en azken agurra, FASen

Bette Davis aktore estatubatuar klasikoa 1989an hil zen Parisen, Donostiako Zinemaldia bisitatu eta gero. Bada, gaur, ekainak 2, Bilboko FAS zineklubak bisita horren inguruko El último adiós de Bette Davis (Pedro González Bermúdez, Espainia, 2014) film aurkeztuko du, El Carmen aretoan, 19:45ean

Horrekin  batera, zuzendari espainiar berak 2011n filmatutako Regreso a Viridiana lana ere pantailaratuko da. Emanaldian bi filmen zuzendariak eta Alfonso Vallejok parte hartuko dute.

Davis sei egunez izan zen Donostian, Maria Cristina hotel ezagunean, hain justu. “Dokumentalak adierazi nahi izan du sei egun horietan bere inguruan ibilitako pertsonengan eragindako zirrara. Horrez gain, Bette Davis andereak zuen pertsonalitate indartsu eta erakargarria azalduta dago film honetan bere laguntzaile pertsonala Kathryn Sermak izandakoaren eskutik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button