IKUS-ENTZUN

“Bestelako argiak” bideoarte jaialdia, Iruñean

Pasa den abenduaren 20an hasita, Bestelako Argiak jaialdia garatzen ari da Iruñeko Ziudadelan eta hiriko beste hainbat txokotan.

Iruñeko Udalak antolaturiko ekimenaren helburua  gogoeta, gozamena jolasa eta emozioak piztea da  argia ardatz duten bideosorkuntza eta ikus-entzunezko artearen bidez.

Hala, jaialdiak hainbat jarduera biltzen ditu eszenatoki ezberdinetan. Alde batetik, urtarrilaren 1era arte, Bideoartearen IV. Erakustaldia garatuko da eta hainbat ikus-entzunezko sormen proiektatuko dira. Esaterako, Nunca é noite no mapa (Ernesto de Carvalho , Brasil); Retropolis (Semiconductor , Erresuma Batua); Sopro (Cao Guimarães, Rivane Neuenschwander , Brasil); Impresiones en la alta atmósfera (José Antonio Sistiaga); Estructura suspendida (Karin Idelson , Argentina); Dog Duet  (William Wegman , Estatu Batuak); edota Mear en espacios públicos o privados,167 Greenpoint Ave. Patio, bajo lluvia (Itziar Okariz,2004), beste batzuen artean. Proiekzioak egunero, 18:30etatik 21:30etara Iruñeko hainbat txokotan izango dira: Gayarre antzokia, Xabier kalea, Francisco Seminario pasabidea, Pellejerias zokoa, Frantziako Portalea, Guadalupeko bastioia, Kondestablearen jauregia eta  Ziudadelan.

Eta bestetik, Ziudadelako lorategiak, urtarrilaren 6ra arte, Tökkö ikus-entzunezko instalazio interaktiboa eta Mikel Belascoainen poema lana hartuko du.

Tökkö instalazioa, elur-maluta baten forma duen egitura geometriko erraldoi bat da eta parte-hartzaileek zuzeneko soinu-konposizio musikala konposatu dezakete eta urrats bakoitzaz kolorez aldatzen diren pasabide zirkularretan barna ibilbidea egitera gonbidatzen ditu parte hartzaileak. “Tökkö” finlandierak elurraren egoera ezberdinak definitzeko dituen 40tik gora hitzetako bat da. Ikus-entzunezko argi eta soinu instalazioa, conCienciArtek garatua da.

Mikel Belascoainek bestetik,  Ziudadelan jarriko du ikusgai bere poema lana. Kolore eta olerkiz beteriko bost pieza dira, eta horietako bakoitzak muturrera eramandako emozio bat irudikatuko du: katarsia, zirrara, nahasmena, nahia, irrika eta loreak.  Emozio horiek, mundu garaikidearen adierazpen gisa aurkezten ditu artistak. Piezak atari zabalean egongo dira ikusgai, Ziudadelako lorategietako zenbait lekutan.

Piezak sortzeko, Mikel Belascoain Zamorako Ideas TX Ingeniaria enpresarekin batera aritu da altzairu eta beirazko bastidore fotovoltaiko bat diseinatzen, horrek eutsiko baitie margolanei, kanpoaldean. Pieza piktoriko guztiak olio-pinturan eginak dira, eta Mikel Belascoainek idatzitako poema banak laguntzen die.

Egitarauaren xehetasun eta informazio osoa duzue, iruñakulturada web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button