BESTELAKOAK

“Bestela Esanda” literatur jardunaldiak, Iruñean

Azaroaren 6tik 13ra bitartean, Bestela Esanda ahozko narrazioari buruzko literatura topaketa izango da Iruñeko Kondestable Civivoxean. Programazioaren barruan hitzaldiak, olerki irakurketak, mahai inguruak, ikasleekin topaketa didaktikoak, narrazio iruzkindu bat eta oratoria lantzeko lantegi bat antolatu dira.

Gaur berton, Artozuriketa programaren barruan, Lagin hezigarria izeneko topaketa antolatu da. “Garai batean, baserrietan, auzokoak bildu egiten ziren artazuriketan aritzeko, artaburuak aletzeko, alegia. Hura aukera ederra izaten zen ipuin eta kantu tradizionalak alez ale emateko” Bada, horixe berea egingo du tailer honetan Miguel Angel Asiainek.
Biharko saioa, El actor y la máscara. Un acercamiento a la commedia dell’arte izenekoa Patxi Larrea aktorea eta antzerki-zuzendariak zuzenduko du. Hurrengo egunean jarraipena ere izango du horrek maskararen inguruan, eta zehazki, commedia dell´arteren maskaren inguruan.

Azaroaren 9an, Ahozkotasunaren bideak izeneko mahai ingurua antolatu dute, ahozkotasunaren eta ahozko narrazioaren merkatuko hizkuntzei buruz. Parte-hartzaileak Ines Bengoa, narratzailea eta AEDAko presidentea, eta Fernando Hualde, idazlea eta ahozko tradizioaren biltzailea dira.

Hurrengo egunean, 9an, Jendaurrean hizlari-aurkezpen eraginkorrak izeneko lantegia burutuko da.  Eta azkenik, Ikasgela Irekia Upeltegian programatu da, Ines Bengoa irakasle eta narratzaileak eta Eszena-laborategia I. ikasturteko ikasleek eskainia.

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button