BESTELAKOAK

Zilar Astea Durangon

Joseba Sarrionandia aukeratu dute ardatz Zilar Astearen lehenengo aldirako, aste tematikoaren ezaugarriak ondo baino hobeto batzen baititu idazle iurretarrak: obra oparoko eta aberatseko autorea da; adierazpide ugaritarako jauzia egin du bere lanak, euskal idazlerik kantatuena eta oholtzaratuena baita eta bertakoa da, Durangaldeko semea.

Joseba Sarrionandiari eskainiriko Zilar Aste honetan, Plateruena kafe antzokian ez eze, San Agustin kulturgunean, Udal Liburutegian eta batxilergoko ikastetxeetan (Maristak, Frai Juan de Zumarraga institutua, Jesuitak ikastetxea eta Ibaizabal ikastola) egingo dituzte ekitaldiak.

Goikoez gainera, Euskal Herri osoan diharduen Literatur Eskolak, Le Petit Theatre de Pain eta Karrika antzerki taldeek, Gotzon Barandiaran idazleak, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariek, Eñaut Elorrieta kantariak eta Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak hartuko dute parte.

Egitaraua honela geldituko da: Koblakariak behar ditugu ikuskizuna Plateruenean (martxoak 24), goizeko 10:30ean (ikastetxeentzako) eta 20:00etan berriz; Aulki Hutsa antzezlana San Agustinen (martxoak 26) gaueko 10:00etan; X. Mendigurenen hitzaldia Udal Liburutegian (martxoak 27), goizeko 10:00etan eta 28an, Ibilbide bat Sarriren memoriaren mapan, goizeko 10:00etan.

Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button