LITERATURA

“BesteHitzak-OtherWords” programa

BesteHitzak-OtherWords programa Europako hizkuntza gutxituen artean sorkuntza-egonaldien sare bat antolatzea du helburu. Aurten, Irlandan zortzi asteko literatur egonaldia egiteko aukera egongo da. Deialdira proiektu proposamenak helarazteko epea irailaren 17an amaituko da.

Programaren helburu nagusiak hauexek dira: hizkuntza gutxitu eta txikietan idatzitako literatura ohiko mugez gaindi ezagutarazten laguntzea; hizkuntza aniztasunaren balioa azpimarratzea; eta literatur sistemaren prozesu osoa ikusaraztea, eta bertako eragileen lana publiko zabalari ezagutaraztea.

Joan den urtean Ekaiz Goienetxea Esloveniako Maribor-en izan zen ekimen honi esker. Aurtengo egonaldia urriaren 17a eta abenduaren 12a bitartean garatuko da.

Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button