IKUS-ENTZUN

Etorkin bihurtu zen zinegilea

Donostiako Arteleku zentroak Naomi Uman zine esperimentaleko zuzendari estatubatuarraren bi lan aurkeztuko ditu gaur, uztailak 13: Kalendar (16mm filmazioa, kolorea, mutua, 10 minutu, 2009) eta Videodiary 2-1- 2006 datara arte, (bideoa, 84 minutu, 2011).

Umanek Leche eta Mala Leche lanek osatzen duten diptikoa estreinatu zuen 1998an, zeinak AEBetako eta Mexiko arteko mugan abeltzaintzan jarduten zuen familia baten erradiografia kritikoa jasotzen zuen, eta komunitate horiei ematen zaien tratamenduaren inguruko eztabaida liskartsuak piztu zituen.

Lan horren harira, zinegileak bere arbasoek duela ehun urte egindako bidaia egitea erabaki zuen etorkin bihurtzeko asmoz, eta esperientzia hori jasotzeko xedearekin. Hala, AEBak utzi, eta Ukrainiara joan zen, eta zazpi urte igaro zituen bertan. Esperientzia horretatik The Ukrainian Time Machine izenburuko pelikulen zikloa sortu da.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button