IKUS-ENTZUN

Beste Sexualitateak Zinema Astea antolatu du EHGAMek

Gizakion sexualitatea desberdina da, heterosexualitate prototipotik at geratzen da askotan. Gizon-andre ezkonduak, adin berekoak eta seme-alabak dituen bikotekideak baino haratago, jende homosexuala, transexuala edo adinekoen arteko harremanak daude. Izan ere, "normala" den horretatik kanpo sexualitate anitz daude.

Beste Sexualitateak Zinema Astean aurretik aipatutako harreman aniztasuna jorratzen duten pelikulak ikusi ahal izango dira, hala nola, 80 egunean, euskaraz eta adineko bi emakumeen erlazioa kontatzen duena, edo Yo también, Down sindromea duen pertsona baten eta emakume baten arteko harremana aurkezten duena, besteak beste.

Emanaldi guztiak Basauriko Ibaigane zinema aretoan izango dira hilaren 17tik eta 24ra bitartean (20:00etan). Sarrera 4 eurokoa izango da.

EHGAMek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button