LITERATURA

Beste hizkuntza batzuetara itzultzeko euskarazko liburuak

2018an euskaraz argitaratutako liburuak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko proiektuek hartu dezakete parte bosgarren edizioa bete duen Etxepare-Laboral Kutxaren Itzulpen Sarian. 4.000 euroko saria emango zaie itzultzaileari eta liburuaren itzulpena plazaratuko duen argitaletxeari, erdi bana.

Ekimenaren helburua oso argia da: euskal literaturako lanak atzerriko hizkuntzetara zabaltzea. Hortaz, itzultzaile edo argitaletxeek 2018an argitaratutako libururen bat beste hizkuntza batera itzultzeko proiektua aurkeztu behar dute.
Proiektua geroago baloratuko da itzulpenaren kalitatearen arabera, eta argitaletxeak obra zabaltzeko daukan planari begira.

Goian aipaturiko kantitateaz gain, beste 2.000 euro emango zaizkio itzultzaileari, Euskal Herrian behar bezalako aurkezpenak egin daitezen.

Aurreko urteetako irabazleak honakoak izan ziren: 2018an, Amaia Gabantxo eta Center for Basque Studies (University of Nevada, Reno) Harri eta Herri eta Maldan Behera (Gabriel Aresti) ingelesera itzultzeagatik; 2017an, Yaroslav Gubarev eta Anetta Antonenko Behi euskaldun baten memoriak (Bernado Atxaga) ukraineraz itzultzeagatik; eta 2016an, Nami Kaneko eta Hakusuisha argitaletxea Mussche (Kirmen Uribe) japonieraz jartzeagatik.

Datu guztiak hemen dituzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button