ARTEA

Arte eta ezagutza ekoizteko egonaldi deialdia

Bulegoa z/b-n egonaldia izateko deialdia zabalik duzue. Deialdia apirilaren 26tik maiatzaren 28ra arte izango da eta ekainaren 30ean jakinaraziko zaie deialdian parte hartutako guztiei zein den erabakia.

Deialdi hau Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera bideraturik dago. Egonaldia artista eta ikertzaileentzat irekita dago, eta hilabeteko iraupena izango du, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta.

Gure bulegoko gunea deskribatzeko, “oinplano karratuko 85 metroko lokal bat dela esan daiteke. Bereizgarri nagusia bertako lau leihoak dira: erakusleiho moduan, kanpoaldearekin elkarrizketan daude. Kanpoan Solokoetxe auzoko oinezkoentzako gunea dago. Lokalak hainbat erabilera izan ditu: kontzertuak jotzea, hitzaldiak eskaintzea, aldi labur baterako erakusketak osatzea edota tokian bertan berariazko ekintzak gauzatzea.”

Deialdi publiko baten bitartez, Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die 2023an edozein diziplinatako artistei eta ikertzaileei, bulegoko espazio fisikoa eta beren eskura jar ditzakegun baliabideak erabili ahal izan ditzaten, lana edo ikerkuntza garatu ahal izateko.

Egonaldian izango den pertsonari aukera eman nahi diote “haren konfort-eremuak albora uzteko, ezagutza praktiko edo teorikoko formak entseatzeko eta, hortaz, nolabait hasieran zegoen lekutik aldatzeko.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button