MUSIKA

“Berumuga” musika zikloa, Bergaran

Uztaileko ostiraletan, ohi bezala, Berumuga programa antolatu da Bergarako Espoloian. Aurten ibilbide ederreko musikariak bilduko dira ekimenean: Shirley Davis & The Silverbacks, The Cherry Boppers, Ash Grunbald Band eta Welma Powell & Bluedays. Kontzertu guztiak doanekoak izango dira.

Rocka, bluesa, jazza eta musika beltzaren kolorea duen ziklo musikala joan den astean hasi zen Shirley Davis & The Silverbacks taldearekin. Horren ostean, jazz, soul, R&B eta latin erritmoak zabaltzen dituen The Cherry Boppers arituko da, uztailaren 13an, 22:00etatik aurrera.
Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, “Afroamerikako erroetatik datorren beste edozein estilok bezala, aspaldi du funkak egin zuela jauzi Atlantikoaren bazter honetara, ez zirkuitu handietara, baina bai ugari eta emankorretara. Ildo honetan, The Cherry Boppers ezinbesteko erreferentzia dira Euskal Herrian ez ezik Espainaiako estatu osoan, proposamen interesgarrienetakoa izanik gaur egun Europan egiten den funkaren panoraman. Bestalde, ez litzateke bidezkoa izango banda honen musika estilo bakarrera murriztea, batez ere hamalau urte iraun duen proiektuaz ari garela: zortzi lan diskografiko argitaratuak dira eta han eta hemen zientoka kontzertu emanak. Talde bilbotarra zuzenean ari da bere azken diskoa  For Dancers Only aurkezten”.

Azkeneko bi emanaldietan, Ash Grunbald Band eta Welma Powell & Bluedays taldeen txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu