ARTEA

“Artea Oinez 2016” erakusketa, Nafarroa Oinezen harira

Nafarroa Oinezen harira antolatzen den Artea Oinez 2016 erakusketaren aurtengo edizioak makina bat artisten lanak bilduko ditu Ziudadelako Armen Aretoan maiatzaren 22ra arte. Behin hemen bukatuta, erakusketa Lodosara joango da, maiatzaren 27tik ekainaren 17ra.

Erakusketak 72 egilek sortutako lanak erakusten ditu, tartean, Cesar Diez, Cristina Martinez, J.Antonio Barquin, Amaia Molinet, Beatriz Dueñas eta Samuel Martinez. Artista asko dagoenez, arte-lan ezberdin asko ere badago, eta mihisea, ohola eta papera, eta akrilikoa, akuarela, tenplea, olio-margoa eta teknika mistoak erabili dira margolanen kasuan, baina badira brontzean, zurean, burdinan, aluminioan, altzairuan, kobrean, metakrilatoan eta beiran egindako 14 eskultura. Erakusketa osatzeko, hainbat argazki eta collage ere badaude.

Artisten arabera, “gure mundutik hurbil dauden proposamen edo ikurrak dira, garrasi edo laztanak, amets edo errealitateak, egungo lanak, zeintzuk aurreiritzirik gabe interpretatzen eta ulertzen saiatu behar baititugun”.
Artea Oinezen edizio honetako omendua Vicente Larrea eskultorea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button