Nontzeberri

Bertsozale Elkarteak “Plaza” eta “Bidaiak” izeneko ekimenak jarri ditu abian

Pandemiak bertsolari askoren ahotsak isilarazi ditu, baina bertsoaren aldeko ekimenak ez dira geldirik egongo, eta ahotsa berriz eskuratzeko asmoz, Bertsozale Elkarteak Plaza eta Bidaiak izeneko ekimenak jarri ditu abian.

Lankuren bidez antolatuta zeuden saioak Plaza ekimenak haizatuko ditu, eta orain, online eskaintzeko aukera emango zaie antolatzaileei. Asteburu honetan, bi eskainiko dituzte. Lehena, 18:30ean hasita, maiatzaren 2an izango da, eta Idoia Anzorandiak gaiak jarrita, Jone Uria, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa arituko dira bertsotan. Hurrengo egunean, 18:00etatik aurrera, Igor Elortza eta Onintza Enbeita bilduko dira, eta Kike Amonarrizek jarriko ditu gaiak.

Bidaiak ekimenaren barruan antolatu den lehen saioa maiatzaren 6an izango da, 18:30ean hasita. Andoni Egañak, Alaia Martinek eta Amets Arzallusek haurtzarora egingo dute bidaia.

Bertsolaritzaren ikusgarritasuna bermatzeko lanetan, Potokastak (entzungai Bertsoa.eus atarian) ekimenari gehitu zaizkie Plaza eta Bidaiak ekimenak

Exit mobile version