IKUS-ENTZUN

Kresalak datozen asteetarako programazioa iragarri du

Abenduko eta urtarrileko programazioa haizatu du Kresala Zineblubak. Gaur berton abiatuko da programazioa eta urtarrilaren 29an izango da azken saioa.

Diogun bezala, gaur berton, abenduak 4, izango da programazio berezi horren lehen hitzordua. Theo y Hugo, París 5:59 (Théo et Hugo dans le même bateau, Olivier Ducastel y Jacques Martineau, 2015) izango da pantailaratuko duten filma. Sexu-klub batean ezagutu eta maitemintzen diren bi gazteen istorioa da pelikularen gakoa. Lan aurkezteko EHGAM elkarteko Mikel Martin izango da bertan.
Hurrengo saioa, abenduaren 11n izango da Juanmi Gutierrez zinemagilearen Bideak Amesten / Soñando Caminos (2017) dokumentalarekin.
Abendua amaitzeko (18an) Alemaniako zinema klasikoaren perla bat:  El Último (Der Letzte Mann, F.W. Murnau, 1924).

Urteari hasiera emateko, urtarrilaren 15ean, autismoaren gaia jorratzen duen La Vida de Anna (Anna’s life, Nino Basilia, 2016) filmaren emanaldia programatu dute. Hilaren 22an, A War (Krigen, Tobias Lindeholm, 2015) filmaren bidez gerra-zinemaz mintzatuko dira bertan.
Azkenik, urtarrilaren 29an, Argentinako zinemagintzaren klasiko ahaztezin bat: El Lado Oscuro del Corazón (Eliseo Subiela, 1992). Film horretako protagonista (Dario Grandinetti aktorea) prostituta batez maitemintzen den olerkaria da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button