Nontzeberri

“Bertsotruk” ekimenaren hurrengo saioa

Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioak aurrera darrai, eta asteburu honetan Orio Sariketa izango da: Aramaioko B.E. vs. Orioko B.E.

Ostiralean, herri horretako Galtzarri gunean, 20:00etatik aurrera, honako bertsolariak arituko dira:  Manex Agirre, Andere Arriolabengoa,  Egoitz Eizagirre,  Xabi Igoa, Rosi Lazkano,  eta Imanol Habana Lizarazu. Gai-jartzaile lanetan Xabier Sukia arituko da.

Gasteiz, Zarautz, Azpeitia, Irun, Mungia, Hernani, eta Leitzatik pasa ostean, asteburu honetan Bertsotruk ekimena Oriora helduko da. Hurrengo zita Barakaldon izango da. 

Exit mobile version