IKUS-ENTZUN

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartzeko epea zabalik

Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia apirilaren 15etik 22ra arte ospatuko da eta hori dela eta, film laburrak eta film luzeak bidaltzeko epea ireki da. Izena emateko azken eguna otsailaren 1a izango da.

Film luzeak honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2014ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea; filmen luzapenak 30 minututik gorakoa izan behar du; eta giza eskubideen inguruko edozein gaiari buruzkoa izatea. Film laburrek antzeko baldintzak bete beharko dituzte, hots, 2014ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea; giza eskubideen inguruko edozein gaiari buruzkoa izatea, baina gehienez 30 minutu izatea.

Parte hartuko duten film luzeek Ikusleen Film Luze Onenari eskainitako Saria lortzeko aukera izango dute eta Film Labur Onenari emandako Saria 3.000 €koa izango da.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button