Nontzeberri

Bertsotan antropologiaz

Ankulegi elkarteak antropologia bertso-afari bat antolatu du otsailaren 14an, Bera Bera elkartean, Amara auzoan, Donostian.  Ankulegi elkartearen helburua da gizarte- eta kultura-antropologia hedatzea eta gai horri buruz hausnartzeko, ezaguerak hartzeko, ikertzeko eta kritikatzeko guneak sortzea.

Orain, antropologia ardatz hartuta, elkarteak bertsolariak bilduko ditu horren inguruan aritzeko. 20:30ean, bertso-afaria egingo da bertako elikagaiekin, eta begetarianoa izango da.
Miren Artetxe eta Oihana Arana bertsolariak arituko dira. Mirenek bertsolaritzaren inguruko tesia irakurriko du laster eta Oihana Antropologia gradua ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Exit mobile version