BERTSOTAN

Bertsomovieda lehiaketan, bozketak

Lehiaketa abian jarri zen apirilaren lehen egunetan eta lanak bidaltzeko epea amaitu da dagoeneko. Baina orain, apirilaren 15etik 22ra horra ailegatu diren lanen aldeko bozketa zabalik duzue, hortaz ikusi eta botoa eman (batzuk ikaragarri onak dira).

Bi kategoria daude: gazteak (DBH 4ra artekoak, DBH 4koak barne) eta helduak. Lehen taldeko onenarentzat 300 € daude, eta helduentzat, 1000 €.  Horiez gain, 300 €ko aipamen berezia dago epaimahaiak hala erabakitzen duenari emateko. Ikusleen saria ere badago: 500 € www.bertsomovieda.com webgunean botorik gehien jasotzen dituen bertsomovieari, eta 250 € epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituen bertsomovieari.

Epaia eta sari-banaketa apirilaren 29an izango da Beasainen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu